domingo, 16 de diciembre de 2012

EUSKAL GABON KANTAK

. Travellin' Brothers Big Band: "OLENTZERO" (bertsioa).



. "Hator mutil etxera"


. "Din dan don!"


. "Gabonak gabon"


. "Kas kas atean"

. "Haurtxo maite" (Gabon gaba)

. "Kanpaiak jaietan"




. Gabon kantak entzun eta abesteko: KLIK.

FLASMOB DE WOP Bilbon

Abenduaren 1ean grabatu zen Bilbon flasmob hau:
                "Today is my future" abestia.
Mikel Renteria musikariak eta bere emazteak, abiatu zuten WOP egitasmoa euren seme ertainari "Adrenoleucodistrofia" gaixotasuna diagnostikatu ziotenean. Proiektuaren xedeetako bat jendartea sentsibilizatzea da ohikoak ez diren gaixotasunen inguruan.
Badakizue non grabatu den?

GABON KANTAK

. Billie Holiday: "I've Got My Love To Keep Me Warm"





. The Ronettes: "Frosty The Snowman"

 


. Otis Reading: "White Christmas"

 


. Frank Sinatra: "White Christmas"



. Jackson 5: "I saw Mommy kissing Santa Claus"




. Jackson 5: "Give love on christmas day"




. ELVIS: "Blue Christmas navidad"




. ELVIS: "Santa Claus Is Back In Town"
 



. Ramones: "Merry Christmas" (I Don't Want To Fight Tonight)




. Tom Petty:"Christmas All Over Again"




. Bruce Springsteen: "Blue christmas"

 


. U2: "Christmas" (Baby Please Come Home)




. Justin Bieber: "The Christmas Song"






 
 

lunes, 12 de noviembre de 2012

MUSIKA BERPIZKUNDEAN

. Berpizkundea XIV. eta XVI. mendeetan hedatu zen Europan.
. Berpizkundeko musikaren eta Erdi Aroko musikaren arteko ezberdintasunik nabarmenena beraien oinarria dela esan dezakegu: Berpizkundeko musika Antzinako Grezian oinarrituta dago (mitologia klasikoa...) eta ikuspegi antropozentrikoa du (gizonak bere burua jotzen du unibertsoko erdigunetzat).
. Artearen ekoizpen guneak ez dira jada monasterioak, nobleen gorteak baizik.
. Berpizkundeko musikan polifonia erabiltzen zen, bai musika erlijiosoari zegokionean, baita profanoari zegokionean ere. Baina hala eta guztiz ere, garai honetako musikan testuak musikak berak baino garrantzi handiagoa hartzen zuen.
. Musika-tresnak hobetu eta berriak sortzen dira. Nagusi dira hari sakatuko musika-tresnak: lauta eta bihuela.
                                                                      LAUTA


                                                                      BIHUELA

. Erreforma protestatearen garaian "korala" sortu zen, hau da, hainbat ahotsetarako kantua. Hau garrantzitsua izan zen Erdi Aroaren bukaera arte kantua monodikoa izan baitzen. Musika profanoari dagokionez, Berpizkunde garaian "Chanson" delakoak eta "Gabon kantuak" sortu ziren.
. Garai honetan forma musikal erlijiosoen artean hedatuenak Mezak eta Moteteak izan ziren.        
. Dantza moldeak: pabana, gallarda.
. Berpizkundeko abestia: madrigala. Izaera polifonikoa du, hiru/lau ahotsetarako musika lana da, laguntza instrumentalik gabea, maitasunezko gaiei buruzkoa.



. Instrumentuetarako musika molde desberdinak sortu ziren: bariazioa, toccata, fantasia...
  Barazioa edo "diferentzia": gai xume bat aurkeztu eta gero haren bertsio desberdinak garatzen  
  ditu.
. Europako gorteetan, dantza mota ugari eta dantzarako idatzitako musika lanak ere landu ziren.    
  Adibidez, pabana:




. Tomás Luis de Victoriaren "Ave Maria":



. Monteverdiren "Lamento Della Ninfa":
 


. Gabon kantak:  Gabriel eta Jose Olaizolaren "Haurtxoa sehaskan". Eguberrietan askotan abesten den sehaska kanta zoragarria.






 

ARTE ERROMANIKOA ETA GOTIKOA


ERROMANIKOA

. Arte erromanikoa mendebal Europako erdi aroko lehenengo nazioarteko artea izan zen. Kristautasunaren isla izan zen eta X.mendean sortu eta XI eta XII. mendeetan garatu ondoren XIII mendean gotikoak baztertu zuen arte.
. Erlijioak botere ekonomikoa ere zutenez elizgizonak ziren ikasi bakarrak eta klase baxuak bideratzen zituzten artearen bidez hauek analfabetoak baitziren.
. Artearen zabalpena peregrinazio elizei esker eman zen:
   - Lehen Erromanikoa Badirudi hasiera Italiako iparraldean eman zela gutxi gora behera X.  
     mendearen amaieran. deitzen zaio.
   - Erromaniko betea, XI. mendean zehar garatzen da. Peregrinazio bideen inguruan zabalduko dira
     eraikuntzak, bereziki Santiagorako bideen inguruan. Honela estilo nahiko bateratu bat eman zen.   
     Baina orokorrean estilo honek oinarri komun bat badu ere, herrialde bakoitzean ezaugarri berezi
     batzuk garatzen ditu.
   - Erromaniko garatua, XI. mende amaieran eman zen. Aldaketa sozio-ekonomiko garrantzitsua  
     ematen zen, hirien sorrera eta garapena. Hirietan katedral erromanikoak eraiki eta orokorrean
     arkitektura erromanikoaren barrokizazio bat garatuz joan zen.
. XII. mendearen amaieratik eraikuntza erromanikoetan hurrengo estiloa aurreratzen duten elementuak agertzen dira jada, gotikoarenak.
. Arkitektura erlijiosoa da, elizaren zerbitzuetara bideratua. Funtsezkoenak eliza eta monasterioak izango dira:
   - Masaren nagusitasuna ematen da, leiho eskas eta txikiak daude, eraikuntza ilunak sortuz.
   - Materiala harria da batez ere, eliza txikietan manposteria erabiltzen da diru gutxiago dagoelako.
   - Hormak garrantzia dutenez, sostengatzaileek ere izango dute hauen indarra sostengatzeko, 
      kontrahormen papera garrantzitsua izango da beraz. Pilareez gain zutabeek batez ere apaindura
      funtzioa izango dute.
   - Apaindurak erliebezkoak izaten dira normalean, zutabeen ginbeletan ateetan edo zirrinda
      erakoak. Gai geometrikoak, ajedrezatua, billeteak, besanteak, zig-zag, zerra hortzak, klaboak…;
      landarezkoak; animaliak eta munstroak… Fresko erako pintura ere emango da.
. Pintura eta eskultura ere erlijiosoak dira, helburu erlijiosoa dute.

GOTIKOA

. Estilo gotikoa XII mende amaieran sortu eta XIII- XIV. mendeetan garatu zen, XV. mendean Berpizkundeak baztertu arte.
. Erromanikoengandik berezirik ditu: arku zorrotz eta gurutzerizko gangak, eraikuntzen bertikalitatea. Honen ezaugarrien garapena hiri nagusietan emango da, katedral handietan eta ez monasterioetan.
. Aspektu garantzitsuenak: arte hiritarra da, hirian garatzen dena. Erromanikoan bezala arte erlijiosoa izango da, nahiz eta askotan erlijiosoak ez diren lanak aurkeztu. Burgesiaren praktikotasun eta errealismoaren isla da, naturalistagoa eta gizatiarragoa.
. Arte gotikoa, Erromanikoaren ondorioa da eta kontrako aspektuak ditu. Erromanikoak baino zabalpen handiagoa izan zuen.
. Erromanikoan masa baoaren gainetik zegoen eta barnealde ilunak. Gotikoan argia nagusituko da, hormak garrantzia galtzen duen bitartean, bao handiek eta beirek hartuko dute, eliza argitsuak sortuz.
. Gotikoan bertikalitatea helburua izango da, Jainkoa hurbilago sentitzeko. Hau indartzeko elementu ugari erabiliko dira, arku zorrotzak, dorreak edo pinakuluak.
. Adierazpen nagusiena katedralean aurkituko du gotikoak, hiriaren erdian altxatzen den eraikuntza, hiritar guztien harrotasuna eta burgesiarena gehienbat.

jueves, 1 de noviembre de 2012

The Beatlesen 50. urteurrena


 
XX. mendeko bigarren erdiko laukote garrantzitsuenetarikoa izan da eta pop musika irauli zuten.
 
The Beatles Liverpool-eko pop eta rock talde bat zen. Lorpen artistiko, arrakasta komertzial erraldoi, eta pop-musikan eragin paregabea zirela eta, musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren.
John Lennon, Paul McCartney, George Harrinson eta Ringo Star ziren talde honetako kideak.
 Yesterday kanta historiako abestirik bertsionatuena da, 2.500 bertsio ezberdinekin.

. "Yesterday".




. "Love me do".

                              


. The Beatles taldea "Ed Sullivan Show"an.





. "Ticket to ride".



. "Taxman".






. "Paperback writer".


lunes, 29 de octubre de 2012

INSTRUMENTUAK

Instrumentuen sailkapena eta ezaugarri nagusiak.
Hona hemen institutuko DBHko 3.mailako ikasleek egindako lana:


. Entzun eta ea bideo honetan agertzen diren instrumentu guztiak identifikatzen dituzun:
NOVENA SINFONÍA DE BEETHOVEN: 
 
. GURUTZEGRAMA: Instrumentuen soinuak ezagutzen dituzu?

 
. Pianoa edo beste instrumentu bat jotzen ikasi nahi duzu, ba... klikatu HEMEN eta praktikatu!


domingo, 28 de octubre de 2012

MUSIKA ERDI AROAN

. Historikoki Erdi Aroak Erromatarren inperioaren erortzetik (K.o. 476) Konstantinoplaren jaustea arte edo Amerika aurkitu zenera arte hartzen du (XV. mendearen bukaera).
. Erdi Aroa
 fedearen aroa izan zen eta iluntasuna izan zen nagusi. Beldurrez eta sinismenez betetako mundua. Eta garai honetan, erlijioa ezinbesteko osagaia izan zen arte eta kulturaren adierazpen guztietan, baita musikan ere.
. Musika erlijiosoa: Erlijioaren indarrak musika liturgikoa garatzea ekarri zuen, eta kantu grogorianoa da horren lekuko. Garaiko musika profanoari aurre egiteko, instrumentuen laguntzarik gabe kantua maila gorenera eraman zuten erlijiosoek.
- Gregorianoa.


- Elizaren musika-hizkuntza da, eta testu erlijioso bati lotuta dago.
- Eginkizun nagusia Jainkoa gorestea.
- Latinez kantatzen da, musika-tresnarik gabe eta ahots bakarrean.
- Monodikoa eta a capella da, hau da, ahots bakarrekoa eta musika-tresnen laguntzarik gabekoa.
- Gregoriarra musika soila da, orekatua eta helburu erlijiosoa dauka. Beraren arima Jainkoarengana hurbiltzea da.



- IX. mendean POLIFONIA sortu zen, aldi bereko ahots batzuen kantua:
    . Lehenengo forma polifoniko guztiak Gregoriarrean oinarritzen dira.
    . Polifonia hau aberastu egin zen Errenazimentuan, eta aberastasun handia izan zuen.
              -   organum
              -   discantus

. Musika profanoa:

- IX. mendean musika profanoa sortu zen, trobalarien musika ere deitua.
- Hau ere monodikoa zen, baina erritmo neurtua zuen, musika-tresnak erabiltzen zituen eta maitasunari kantatzen zion.
- Juglareen, trobadoreen eta troberoen jarduera aipagarria da herri-kantak, kantu epiko zaharrak eta egitandi kantak kantatzen zituztelako (gazteluetan...). Poeta musikariak ziren eta Europako gorte feudalak bisitatuz bidaiatzen zuten:
Hainbat izen hartu zuten garaiaren, jatorriaren eta lekuaren arabera:
   . Juglareak- Herrikoiak ziren, abeslariak eta akrobatak, eta urruneko gudaldien gertakizunak  
     kontatzen zituzten.
   . Trobadoreak- Kultura gehiagokoak, gehienetan Frantziako hegoaldekoak, nobeak izaten ziren
     eta proventzeraz konposatzen zuten. Hizkuntza arrunten artean, jasoena zen proventzera.
   . Troberoak- Gizarte maila guztietakoak ziren, baina sarri askotan gizon ikasiak ziren. Beren herri-
     hizkuntza erromanikoa erabiltzen zuten.
- Espainako musika profanoak lotura estua zuen herri musikarekin, eta hiru genero nagusi sortu ziren: gabon-kanta, erromantzea eta entsalada.
- Martin Codaxek XIII. mendean Galiziako kantutegian bildu zituen "Cantigas de amigo" izeneko kanta profanoen bilduma: Mia yrmana fremosa, Martin Codax

"Santa Mariaren kantigak" - Alfontso X.a, Jakituna.
. Santa Mariaren kantigak errege, poeta eta musikari izan zen Alfonso X.a Jakitunarenak (1221-1284) direla uste da.
. Obra hau Santa Mariaren mirariak kontatzen eta harenganako gorespenak adierazten dituzten laurehun doinuz osaturik dago.
. Doinu hauek herri jatorrikoak edo gregorianoaren eragina dutenak dira, eta Erdi Aroko lirikaren eredu ditugu.


Llibre Vermell de Montserrat:
Liburu hau XIV. mendearen amaieran idatzi zen Monstserrateko monasterioan. Erdi Aroko azken urteetan Andre mariaren omenezko beila-leku garrantzitsuenetariko bat zen. Katalanerazko "vermell" hitzak gorria esan nahi du, eta XIX. mendean azal gorriak jarri zizkiotelako du izen hori.
Erromesen atseginerako bildutako musikak ziren. Kantu monodikoak biltzen ditu, latinez, katalanez eta okzitanieraz, eta bi edo hiru ahotsetarako kantu polifonikoak ere, erromesek abes eta dantza ditzaten.

"Laudemus Virginem"



"Stella splendens"



. Erdi Aroko musika-tresnak.
- Erdi Aroko musika ahozkoa zen gehienbat. Musika-tresnak juglareen eta trobadoreen kantuei laguntzeko, dantzarako edo musika profanoan ahotsa ordezkatzeko erabiltzen ziren.
- Musika erlijiosoan oso musika-tresna gutxi erabiltzen zen. Elizak organoa baino ez zuen onartzen gurtzarako, baina ospakizun zibiletan zein liturgikoak ez ziren erlijiozko ekitaldietan bestelako musika-tresnak erabiltzen ziren. Elizen barruan eraikitako organo handiak bezain ohikoak izan ziren organo eramangarriak, jotzailearen sorbaldatik eskegitzen zirenak.
- Erdi Aroko musika-tresnak:
   . Hari sakatukoa - lautea eta harpa.
   . Igurtzitako harizkoak - biola.
   . Perkusiozkoak - txindatak, triangeluak eta zenbait danbor mota.
   . Haixe-instrumentuak - oboea, pifanoa, gaita, dultzaina edo bonbarda.



sábado, 6 de octubre de 2012

BALADAK eta KOPLA ZAHARRAK

 
 BALADAK:

. "Intxauspeko alaba":



. "Maitia galde egin zautan":



domingo, 23 de septiembre de 2012

miércoles, 19 de septiembre de 2012

Fantasia (Disney) 1940

Fantasia marrazki bizidunetako pelikula klasikoa da, 1940an Walt Disneyk estreinatua, animazioa eta musika klasikoa konbinatzen dituena, elkarrizketarik gabe. 
 Marrazki bizidunak abstrakzio gradu ezberdinetan erabiliak izan ziren kontzertua animatzeko edo musikari argia emateko.   
-    Johann Sebastian Bachen "Tokata eta Fuga" (10 min.)
Johann Sebastian Bach (1685-1750) organo eta klabizenbalo jotzaile aparta izan zen. Musikagile bikain honek ezin konta ahala konposizio idatzi zituen, bere garaiko konposizio forma guztietan.
Lehen ogibidea organo afinatzaile eta konpontzaile gisa izan zuen. "Tokata eta Fuga" obra izango da ziurrenik alemaniar konpositoreak organorako sortutako obra ezagunena.
Marrazki bizidun abstraktuak dira hauek, zerua eta foma geometrikoak nahasten baitira.
Oskar Fischinger lanetan inspiratua (artista abstraktu alemaniarra).

-       PiotrIlich Tchaikovskyren "Kraskagailua" (El Cascanueces)
      Zati ezberdinetan 4 urtaroak islatzen dira:
     . Maitagarrien dantza (udazkeneko koloreak sortzen dituztenak).
       . Txinatar dantza (perretxiko txikia da protagonista)..
      . Mirlitonen dantza (loreak uretara erortzen dira).
       . Arabiar dantza (arrainen baleta).
       . Errusiar dantza (kosakoak eta orkideak).
      . Loreen dantza (elfoak,udazkeneko hostoak eta neguko maluten dantza).

 -       Asti-mutila (Paul Dukasen "El aprendiz de brujo"):

-       Igor Stravinskyren udaberriaren sagarapena (La consagración de la primavera),  Lurra eta bizitzaren hasiera.
                                                             1. zatia (8 min.)


2. zatia (9 min.)


                                                                  3. zatia (5 min.)


-       Ludwig Van Beethovenen "Seigarren sinfonia".
         El monte Olimpo (morada de los dioses).
      Olimpo mendian mitologia greko-erromatarraren jainkoak agertuko dira: Pegaso,  Baco, aingerutxoak, Jupiter, Vulcano, Helios, Diana...
                                                               
                                                                       1. zatia  (8:34 min.)

                                                          
                                                                2. zatia  (6:56 min.)

                                                            3. zatia   (5:45 min.)

                                                                    Beethoven
-      Amilcare Ponchielliren "Orduen dantza".
Hipopotamoek, elefanteek, ostrukek eta krokodriloek dantzatutako dantza.

                                                                           1. zatia
                                                                           
                                                                            2. zatia

-      Franz Schuberten " Ave María" (bukaera).
Azken bi leloek historia bakar bat osatzen dute, zaspigarrena alegia.