lunes, 12 de noviembre de 2012

MUSIKA BERPIZKUNDEAN

. Berpizkundea XIV. eta XVI. mendeetan hedatu zen Europan.
. Berpizkundeko musikaren eta Erdi Aroko musikaren arteko ezberdintasunik nabarmenena beraien oinarria dela esan dezakegu: Berpizkundeko musika Antzinako Grezian oinarrituta dago (mitologia klasikoa...) eta ikuspegi antropozentrikoa du (gizonak bere burua jotzen du unibertsoko erdigunetzat).
. Artearen ekoizpen guneak ez dira jada monasterioak, nobleen gorteak baizik.
. Berpizkundeko musikan polifonia erabiltzen zen, bai musika erlijiosoari zegokionean, baita profanoari zegokionean ere. Baina hala eta guztiz ere, garai honetako musikan testuak musikak berak baino garrantzi handiagoa hartzen zuen.
. Musika-tresnak hobetu eta berriak sortzen dira. Nagusi dira hari sakatuko musika-tresnak: lauta eta bihuela.
                                                                      LAUTA


                                                                      BIHUELA

. Erreforma protestatearen garaian "korala" sortu zen, hau da, hainbat ahotsetarako kantua. Hau garrantzitsua izan zen Erdi Aroaren bukaera arte kantua monodikoa izan baitzen. Musika profanoari dagokionez, Berpizkunde garaian "Chanson" delakoak eta "Gabon kantuak" sortu ziren.
. Garai honetan forma musikal erlijiosoen artean hedatuenak Mezak eta Moteteak izan ziren.        
. Dantza moldeak: pabana, gallarda.
. Berpizkundeko abestia: madrigala. Izaera polifonikoa du, hiru/lau ahotsetarako musika lana da, laguntza instrumentalik gabea, maitasunezko gaiei buruzkoa.



. Instrumentuetarako musika molde desberdinak sortu ziren: bariazioa, toccata, fantasia...
  Barazioa edo "diferentzia": gai xume bat aurkeztu eta gero haren bertsio desberdinak garatzen  
  ditu.
. Europako gorteetan, dantza mota ugari eta dantzarako idatzitako musika lanak ere landu ziren.    
  Adibidez, pabana:




. Tomás Luis de Victoriaren "Ave Maria":



. Monteverdiren "Lamento Della Ninfa":
 


. Gabon kantak:  Gabriel eta Jose Olaizolaren "Haurtxoa sehaskan". Eguberrietan askotan abesten den sehaska kanta zoragarria.






 

1 comentario: