Mostrando entradas con la etiqueta Erdi Aroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Erdi Aroa. Mostrar todas las entradas

lunes, 12 de noviembre de 2012

ARTE ERROMANIKOA ETA GOTIKOA


ERROMANIKOA

. Arte erromanikoa mendebal Europako erdi aroko lehenengo nazioarteko artea izan zen. Kristautasunaren isla izan zen eta X.mendean sortu eta XI eta XII. mendeetan garatu ondoren XIII mendean gotikoak baztertu zuen arte.
. Erlijioak botere ekonomikoa ere zutenez elizgizonak ziren ikasi bakarrak eta klase baxuak bideratzen zituzten artearen bidez hauek analfabetoak baitziren.
. Artearen zabalpena peregrinazio elizei esker eman zen:
   - Lehen Erromanikoa Badirudi hasiera Italiako iparraldean eman zela gutxi gora behera X.  
     mendearen amaieran. deitzen zaio.
   - Erromaniko betea, XI. mendean zehar garatzen da. Peregrinazio bideen inguruan zabalduko dira
     eraikuntzak, bereziki Santiagorako bideen inguruan. Honela estilo nahiko bateratu bat eman zen.   
     Baina orokorrean estilo honek oinarri komun bat badu ere, herrialde bakoitzean ezaugarri berezi
     batzuk garatzen ditu.
   - Erromaniko garatua, XI. mende amaieran eman zen. Aldaketa sozio-ekonomiko garrantzitsua  
     ematen zen, hirien sorrera eta garapena. Hirietan katedral erromanikoak eraiki eta orokorrean
     arkitektura erromanikoaren barrokizazio bat garatuz joan zen.
. XII. mendearen amaieratik eraikuntza erromanikoetan hurrengo estiloa aurreratzen duten elementuak agertzen dira jada, gotikoarenak.
. Arkitektura erlijiosoa da, elizaren zerbitzuetara bideratua. Funtsezkoenak eliza eta monasterioak izango dira:
   - Masaren nagusitasuna ematen da, leiho eskas eta txikiak daude, eraikuntza ilunak sortuz.
   - Materiala harria da batez ere, eliza txikietan manposteria erabiltzen da diru gutxiago dagoelako.
   - Hormak garrantzia dutenez, sostengatzaileek ere izango dute hauen indarra sostengatzeko, 
      kontrahormen papera garrantzitsua izango da beraz. Pilareez gain zutabeek batez ere apaindura
      funtzioa izango dute.
   - Apaindurak erliebezkoak izaten dira normalean, zutabeen ginbeletan ateetan edo zirrinda
      erakoak. Gai geometrikoak, ajedrezatua, billeteak, besanteak, zig-zag, zerra hortzak, klaboak…;
      landarezkoak; animaliak eta munstroak… Fresko erako pintura ere emango da.
. Pintura eta eskultura ere erlijiosoak dira, helburu erlijiosoa dute.

GOTIKOA

. Estilo gotikoa XII mende amaieran sortu eta XIII- XIV. mendeetan garatu zen, XV. mendean Berpizkundeak baztertu arte.
. Erromanikoengandik berezirik ditu: arku zorrotz eta gurutzerizko gangak, eraikuntzen bertikalitatea. Honen ezaugarrien garapena hiri nagusietan emango da, katedral handietan eta ez monasterioetan.
. Aspektu garantzitsuenak: arte hiritarra da, hirian garatzen dena. Erromanikoan bezala arte erlijiosoa izango da, nahiz eta askotan erlijiosoak ez diren lanak aurkeztu. Burgesiaren praktikotasun eta errealismoaren isla da, naturalistagoa eta gizatiarragoa.
. Arte gotikoa, Erromanikoaren ondorioa da eta kontrako aspektuak ditu. Erromanikoak baino zabalpen handiagoa izan zuen.
. Erromanikoan masa baoaren gainetik zegoen eta barnealde ilunak. Gotikoan argia nagusituko da, hormak garrantzia galtzen duen bitartean, bao handiek eta beirek hartuko dute, eliza argitsuak sortuz.
. Gotikoan bertikalitatea helburua izango da, Jainkoa hurbilago sentitzeko. Hau indartzeko elementu ugari erabiliko dira, arku zorrotzak, dorreak edo pinakuluak.
. Adierazpen nagusiena katedralean aurkituko du gotikoak, hiriaren erdian altxatzen den eraikuntza, hiritar guztien harrotasuna eta burgesiarena gehienbat.

domingo, 28 de octubre de 2012

MUSIKA ERDI AROAN

. Historikoki Erdi Aroak Erromatarren inperioaren erortzetik (K.o. 476) Konstantinoplaren jaustea arte edo Amerika aurkitu zenera arte hartzen du (XV. mendearen bukaera).
. Erdi Aroa
 fedearen aroa izan zen eta iluntasuna izan zen nagusi. Beldurrez eta sinismenez betetako mundua. Eta garai honetan, erlijioa ezinbesteko osagaia izan zen arte eta kulturaren adierazpen guztietan, baita musikan ere.
. Musika erlijiosoa: Erlijioaren indarrak musika liturgikoa garatzea ekarri zuen, eta kantu grogorianoa da horren lekuko. Garaiko musika profanoari aurre egiteko, instrumentuen laguntzarik gabe kantua maila gorenera eraman zuten erlijiosoek.
- Gregorianoa.


- Elizaren musika-hizkuntza da, eta testu erlijioso bati lotuta dago.
- Eginkizun nagusia Jainkoa gorestea.
- Latinez kantatzen da, musika-tresnarik gabe eta ahots bakarrean.
- Monodikoa eta a capella da, hau da, ahots bakarrekoa eta musika-tresnen laguntzarik gabekoa.
- Gregoriarra musika soila da, orekatua eta helburu erlijiosoa dauka. Beraren arima Jainkoarengana hurbiltzea da.



- IX. mendean POLIFONIA sortu zen, aldi bereko ahots batzuen kantua:
    . Lehenengo forma polifoniko guztiak Gregoriarrean oinarritzen dira.
    . Polifonia hau aberastu egin zen Errenazimentuan, eta aberastasun handia izan zuen.
              -   organum
              -   discantus

. Musika profanoa:

- IX. mendean musika profanoa sortu zen, trobalarien musika ere deitua.
- Hau ere monodikoa zen, baina erritmo neurtua zuen, musika-tresnak erabiltzen zituen eta maitasunari kantatzen zion.
- Juglareen, trobadoreen eta troberoen jarduera aipagarria da herri-kantak, kantu epiko zaharrak eta egitandi kantak kantatzen zituztelako (gazteluetan...). Poeta musikariak ziren eta Europako gorte feudalak bisitatuz bidaiatzen zuten:
Hainbat izen hartu zuten garaiaren, jatorriaren eta lekuaren arabera:
   . Juglareak- Herrikoiak ziren, abeslariak eta akrobatak, eta urruneko gudaldien gertakizunak  
     kontatzen zituzten.
   . Trobadoreak- Kultura gehiagokoak, gehienetan Frantziako hegoaldekoak, nobeak izaten ziren
     eta proventzeraz konposatzen zuten. Hizkuntza arrunten artean, jasoena zen proventzera.
   . Troberoak- Gizarte maila guztietakoak ziren, baina sarri askotan gizon ikasiak ziren. Beren herri-
     hizkuntza erromanikoa erabiltzen zuten.
- Espainako musika profanoak lotura estua zuen herri musikarekin, eta hiru genero nagusi sortu ziren: gabon-kanta, erromantzea eta entsalada.
- Martin Codaxek XIII. mendean Galiziako kantutegian bildu zituen "Cantigas de amigo" izeneko kanta profanoen bilduma: Mia yrmana fremosa, Martin Codax

"Santa Mariaren kantigak" - Alfontso X.a, Jakituna.
. Santa Mariaren kantigak errege, poeta eta musikari izan zen Alfonso X.a Jakitunarenak (1221-1284) direla uste da.
. Obra hau Santa Mariaren mirariak kontatzen eta harenganako gorespenak adierazten dituzten laurehun doinuz osaturik dago.
. Doinu hauek herri jatorrikoak edo gregorianoaren eragina dutenak dira, eta Erdi Aroko lirikaren eredu ditugu.


Llibre Vermell de Montserrat:
Liburu hau XIV. mendearen amaieran idatzi zen Monstserrateko monasterioan. Erdi Aroko azken urteetan Andre mariaren omenezko beila-leku garrantzitsuenetariko bat zen. Katalanerazko "vermell" hitzak gorria esan nahi du, eta XIX. mendean azal gorriak jarri zizkiotelako du izen hori.
Erromesen atseginerako bildutako musikak ziren. Kantu monodikoak biltzen ditu, latinez, katalanez eta okzitanieraz, eta bi edo hiru ahotsetarako kantu polifonikoak ere, erromesek abes eta dantza ditzaten.

"Laudemus Virginem"



"Stella splendens"



. Erdi Aroko musika-tresnak.
- Erdi Aroko musika ahozkoa zen gehienbat. Musika-tresnak juglareen eta trobadoreen kantuei laguntzeko, dantzarako edo musika profanoan ahotsa ordezkatzeko erabiltzen ziren.
- Musika erlijiosoan oso musika-tresna gutxi erabiltzen zen. Elizak organoa baino ez zuen onartzen gurtzarako, baina ospakizun zibiletan zein liturgikoak ez ziren erlijiozko ekitaldietan bestelako musika-tresnak erabiltzen ziren. Elizen barruan eraikitako organo handiak bezain ohikoak izan ziren organo eramangarriak, jotzailearen sorbaldatik eskegitzen zirenak.
- Erdi Aroko musika-tresnak:
   . Hari sakatukoa - lautea eta harpa.
   . Igurtzitako harizkoak - biola.
   . Perkusiozkoak - txindatak, triangeluak eta zenbait danbor mota.
   . Haixe-instrumentuak - oboea, pifanoa, gaita, dultzaina edo bonbarda.