domingo, 17 de febrero de 2013

ERROMANTIZISMOA



. Musika instrumentala erromantizismoan: Gainontzeko arteetan mugimendu erromantikoa XIX. mendearen hasieratik erdialdera irauten du.
Musikaren munduak, XIX. mendearen erdialdean gainontzeko arteetan eragin zuen izpiritu positibista gainditu eta Lehenengo Mundu Gerraren bukaera arte iraungo du.


. Ezaugarri formalak: 
   - Konposizio berriek, erreflexioa alde batera utzirik, sentimenduz beteak zeuden eta batasun   
     musikala baino, espresio batasuna zuten. 
  - Musika erromantikoak, zati handi batean, ezeztatu egiten du musika klasikoa. Erromantizismoak
    edukia bilatzen zuen musikan, forma baino gehiago.
  - Formaren askatasuna. Irudimenaren nagusitasuna, eta emozioen adierazpen askea, nagusi da
    musika mota honetan.
  - Lirikotasuna garrantzitsua da, besteak beste; modulazioan, armanian, kromatismoan eta 
    disonantziaren erabileran.
   - Doinuak garrantzirik galdu ez zuen arren, gauza sutsu eta lirikoa bihurtu zen.
   - Bere antolaera komplesua eta mamitsua da.
   - Birtuosismoaren bilakaera eman zen, gehien bat, piano eta biolinean.
   - Era askotako joerak sortu ziren, besteak beste; musika nazionalistak.

. Konpositoreak: Konpositoreak, inspirazioari bakarrik kasu egin behar dioten artista independente bezala sentitzen hasi ziren. Zentzu honetan Beethoven dugu lehenengo autore erromantikoa, nahiz eta bere konposatzeko eragatik garai klasikoan jarraitzen zuela iruditu.
   - Franz Schubert (Austria, 1797-1828)
   - Felix Mendelssohn: ( Alemania, 1809-1847)
   - Robert Schumann: (Alemania, 1810-1856)
   - Cesar franck: (Belgika, 1822-1890)
   - Antón Bruckner: (1824-1896)
   - Brahms

. Erromantizismoan, bi musika nagusi hauek berezi ziren: pianoko musika eta kantua edo Lieda.
Pianoa: erromantizismoko musika-tresnarik ohikoena izan zen eta musikagile guztiek pianorako idazten zuten. Horrela pianojole handiek ospe handia lortu zuten.
- Frederic Chopin: Poloniar musikagile hau, erromantizismoko sinbolo nagusienetariko bat izan zen. Berak, pianoaren bitartez, bere sentimenduak adierazten zituen. Heriotza, sentimenduak eta horrelako gaiak jorratzen zituen bere lanetan.
- Robert Shumann:Honek ere pianoa erabiltzen zuen bere lanetan eta hizkuntza hamoniko, aberats eta anitza erabiltzen zuen.
- Franz Liszt: Erromantizismoko pianojole nagusienetarikoa izan zen hau.
Lieda: edo kantuak, mota askotakoak izan daitezke eta nabarmentzen diren musikagileak hauexek dira: Schubert, Schumann,Wolf eta Brahms.
. Nazionalismoa:
Erromantizismoko joera nagusietariko bat Nazionalismoa izan zen.
Mugimendu horrek, herriaren esentzia bilatzeko ahalegina egin zuen, folklorearen eta baita musikaren bitartez. Beraz, nazonalistek, folklorea, nazioek euren nortasuna adierazteko modutzat hartzen zuten.

. Opera erromantikoa:
. Italiako opera erromantikoa.
XIX. mendeko, Italiako operaren bizitza musikaren historiako garai nagusietarikoa izan zen.  XIX. mendean, Italiako herriak, bere kezkak, nahiak nahiz desirak, eszanatokian ikusten eta entzuten zituen, horrela opera ezinbestekoa bihurtu zen.
Aldaketa horren protagonistak hauek izan ziren:
- Gioachino Rossini: (1792-1868).
- Giusepp Verdi: (1813-1901). 
Puccini: (1858-1924).
- Donizetti
- Bellini
. Alemaniako opera erromantikoa:
Alemaniako operak bere bidea aurkitu zuen, Italiako operatik aldenduz.
- Richard Wagner: (1813-1883).
. Espainiako zartzuela:
Espainian Italiako operak eragin handia izan zuen. Espainiako musikagileek opera nazionala sortzeko alegina egin zuten, baian emaitzak ez ziren onak izan.

. Euskal erromantikoak:
Pierre Topet ezagunagoa "Etxahun" ezizenez, euskal bertsolaria izan zen.  (Barkoxe, Zuberoan, 1786-1862).
Etxahunen bizitziaren khantoria bertso sortan esaten duenaren arabera, ez zuen bizitza erraza izan. Txikitatik ez omen zuten asko maite izan, bere hitzez, "edertarzünez praube ninzalakoz sorthü". Familiako giro txarrak gizon zail eta bortitz bihurtu zuen. Gaztetan etxeko neskame bat haurdun utzi zuelarik, gurasoek etxe oneko neska batekin ezkonarazi zuten. Emaztearekin beste sei seme-alaba izan zituen, baina ezkontza hark ez zuen ezer onik ekarri: Emazteak beste gizonekin engainatzen zuen eta egun batean, Etxahunek lagun bat tiroz hil omen zuen, emaztearen amorante batekin nahastuta. Heriotz haren atzean, dena den, etxe batzuen gaineko jabego auziak ere ez ote ziren izan susmatzen da. Espetxean urte batzuk igaro eta gero, erromes joan zen Erromara eta Santiago de Compostelara. Erromesaldi hartan ere kartzelatik igaro behar izan zuen.
Emazteak dibortzioa lortu zuen eta hura zendu zenean, berriz etxean onartu zuten. Ordurako, bere izena Ipar Euskal Herri osoan egin zen ezagun eta mota guztietako jaietan kantatzeko deitzen zuten.
Eskale gisa eman zituen bere azken urteak, noizbehinka seme-alaben etxean bizi izanda. Bere aisialdian, herriko haurrei idazten eta irakurtzen irakasten zien.


Etxahunen bertsoak eta kantak: KLIK.




Entzun Etxahunen "Maria Solt" kanta Benito Lertxundik abestua.
 
                            

Maria Solt eta Kastero
bi amoros zahar bero.
Hirurogei-hamarna urtetan hartü die amorio
Kastero jelostü gero Maria Solt ezarri kanpo.

Maria Solt dua nigarrez
Izorra dela beldürrez.
Barnets-bordako anderiak kontsolatü du elez
Emazte zaharrik oküpü agintzen eztela ez.

Maria Soltek arrapostü
Santa Elisabet badüzü.
Santu zahar bateganik oküpü agitü düzü
Kastero ere bada saintü, hala nizan beldür nüzü.

Kastero eztüzü saintü
Sobera bürhauti düzü.
Elizalat juan eta taharnan egoiten düzü
Kastero denagatik saintü Maria Solt antzü zira zü.

Maria Solt y Kastero
dos amantes viejos y calientes.
Con sendos 70 años, les ha surgido el amor.
Si Kastero sospecha, echa a María Solt fuera.

María Solt se va llorando
pues teme estar embarazada.
La mujer de la borda Barnets la consuela con palabras:
-"¡las mujeres viejas no se quedan embarazadas!"

María Solt le contesta:
-"¡Santa Elisabet lo esta!
se ha quedado embarazada de un santo.
Kastero tambien es santo, por tanto,
temo que así este yo también"

-"¡Kastero no es santo!
es demasiado alocado.
Va a misa y se queda en la taberna.
Kastero es tan poco santo como tú esteril.






No hay comentarios:

Publicar un comentario